AZALPENA
Frantses estatuko telebista batek gure saioei buruzko erreportaia egin nahi zuela aitzaki hartuta (euskal kulturaren errepotai zabalago baten barruan kokatuta), Donostiko Bukoswki aretoa aukeratu genuen zita egiteko. Eskerrik asko Bukoswkiko lagunei; Asier eta gainontzekoak.

Bukoswkiko epeltasunaz goxatzen. Ezkerretik: Rayco Norte Apache, Endika 121 Krew eta Aitor Norte Apache.
Grabazio berezi honetarako, Xabier Silbeira bertsolaria, 121 Krewko abeslariekin jarri genituen aurrez aurrekoan. Norte Apacheko lagunek ere parte hartu zuten..

Endika adi Silbeiraren erasoei :-)

Endika Lahaine, kontraerasoan :-)

Lamaren txanda...
Break dantzarien ordezkari berriz, TXiKI egon zen (familiarekin batera :-) Pena da argazkirik ez dugula.
Telebista frantsesak grabatutako irudiak aurki eskaintzeko aukera izatea espero degu.

Endika, Aitor eta Lama.










